'Late night'-ak gustuko al dituzu? Adi, 'Barraka' hasiko da igandean!

'Late night'-ak gustuko al dituzu? Adi, 'Barraka' hasiko da igandean! Euskarazko umorezko 'late night' saioa izango da, eta Iker Plazaolak aurkeztuko du. Igandetan zabalduko dute atal berria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/late-night-ak-gustuko-al-dituzu-adi-barraka-hasiko-da-igandean/@@download/image/GcNF7VIXMAAQeLB.jpeg
2024/11/15

Argazkiak: Barraka

Euskarazko umorezko 'late night' saioa izango da, eta Iker Plazaolak aurkeztuko du. Igandetan zabalduko dute atal berria.
'Late night'-ak gustuko al dituzu? Adi, 'Barraka' hasiko da igandean!

Hiru Damatxok Barraka late show-a sortu du, eta igandean estreinatuko dute lehendabiziko atala, Primeran plataforman. Iker Plazaola izango da aurkezlea, eta gonbidatuak eta kolaboratzaileak izango ditu bidelagun. Gainera, jendaurrean egingo dituzte grabazioak, eta, beraz, zuzeneko ikuskizunaren ezaugarriak izango ditu.

Maria Blanco, Danel Galdaera eta Julen Goldarazena Flako izango dira saioko hiru kolaboratzaile nagusiak, baina gehiago ere batuko dira hurrengo ataletan. Lehen saioko gonbidatua Antton Telleria izango da eta bigarrenekoa, berriz, Olaia Inziarte. 

Hiru Damatxok sortu du eta Lander Arretxea da zuzendaria. Barraka-ren lehen denboraldiak hamar atal izango ditu, eta igandetan zabalduko dute atal berria Primeran plataforman.

Grabaketetara joateko aukera
Jendaurrean grabatzen dute Barraka, eta hurrengo saioez aurrez aurrez gozatzeko gonbidapena luzatu dute sareetan. Azaroaren 20an, 18:45ean, eta azaroaren 21ean, 16:00etan eta 17:45ean izango dira grabaketak, Donostiako Gazteszenan.