Lau film emango dituzte Donostiako Cristina Eneako Udako Aire Zabaleko zinemaldian

Lau film emango dituzte Donostiako Cristina Eneako Udako Aire Zabaleko zinemaldian Ekainaren 28an hasiko da, eta Felliniiren 'La strada' emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-film-emango-dituzte-donostiako-cristina-eneako-udako-aire-zabaleko-zinemaldian/@@download/image/la-strada-fellini.jpg
2024/06/26
Ekainaren 28an hasiko da, eta Felliniiren 'La strada' emango dute.
Lau film emango dituzte Donostiako Cristina Eneako Udako Aire Zabaleko zinemaldian

Cristina Enea Fundazioak antolatutako Udako zinema-zikloa aire zabalean ekimenaren hamaikagarren edizioa izango da eta bidaiekin lotutako istorioak dituzten pertsonen bizipen ezberdinak jasoko dira, lau proiekzioren bidez. Hain zuzen ere, Ibilian izenburua jarri diote zikloari. Emanaldiak Cristina Enean, Arabha parkean, Salvador Allende parkean eta Altzako Harria parkean izango dira. 

Aurtengo filmetan "bidaiek eta bideek gizakiengan eragiten dituzten askotariko aldaketak, gogoetak eta bizipenak jasotzen dira, bai filosofikoak, bai fisikoak. Bidaia edo joan-etorri horiek gure ingurunearekin erlazionatzeko moduak dira, kasu batzuetan aisialdiko jarduerak, eta beste batzuetan bizirauteko moduak".

Ekainaren 28an izango da lehen proiekzioa, Cristina Enea parkean, 22:30ean. Federico Felliniren La strada emango dute, gaztelaniaz.

Hurrengo hitzordua uztailaren 5ean izango da, ordu berean, Amarako Araba parkean. Hayao Miyazakiren Chihiroren bidaia proiektatuko dute, euskaraz.

Uztailaren 12an, Altzako Arriaga parkean elkartuko dira, Ken Kwapis-en Un paseo por el bosque ikusteko, gaztelaniaz. 

Azkenik, uztailaren 19an, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 emango dute, Bidebietako Salvador Allende parkean.