Lazkaon eta Elgoibarren jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak

Lazkaon eta Elgoibarren jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak Bihar eta etzi izango dira saioak, 17:00etatik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lazkaon-eta-elgoibarren-jokatuko-dira-gipuzkoako-bertso-txapelketako-hurrengo-saioak/@@download/image/image_preview.jpeg
2024/09/20
Bihar eta etzi izango dira saioak, 17:00etatik aurrera.
Lazkaon eta Elgoibarren jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hirugarren eta laugarren saioak izango dira asteburuan, Lazkaon eta Elgoibarren. Biharko saioa Lazkaoko Areria aretoan izango da, eta bertsolari hauek arituko dira kantuan: Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Aizpea Garmendia Iartza ariko da gai-jartzaile lanetan.

Igandean, berriz, Elgoibarko Herriko Antzokian jardungo dira bertsolariak. Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria eta Uxue Fernandez Lasa. Gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da.

Honako hauek arituko dira epaile lanetan bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Aurreko bi final zortzirenetan bezala, Lazkao eta Elgoibarko saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.  

 

 

Saioetrarako sarrerak bertsosarrerak.eus eros daitezke. Sarrerarik geratuko balitz, saioen egunean bertan, aretoko txarteldegietan, eskuratu ahal izango da.