Lehenengo aldiz bi balea konkordun harreman sexualak izaten erregistratu ahal izan da... eta biak arrak ziren!

Historian lehenengo aldiz jaso ahal izan den irudia da.

Bi balea konkordun harreman sexualak izaten, hori ikusten da irudian, baina deigarriena ez zen hori izan, baizik eta bi animalia miragarri hauek arrak zirela baizik.

Irudia 2022an hartu izan zen Lyle Krannichfeld eta Brandi Romano argazkilariei esker, Hawaiien, itsasontzi batean zauden bitartean lortu zuten irudia jasotzea.

Marine Mammal Science aldizkarian argitaratutako ikerketak baieztatu du bi baleak arrak zirela. Honegatik, irudi hauek begi-bistan jarri dute, lehenengo aldiz, espezie honen jokabide homosexualak.

Jokabide homosexualak ohikoa dira animalien erreinuan eta izurde zein orkengan behatu ahal izan da, sekula ez ordea konkordun baleengan.

Konkordun baleen jokabide soziala hamarkada luzeetan ikerketu bada ere, euren sexualitateaz ez dakigu askorik.

“Aurkikuntza honek aldez aurretik animalia hauen jokabideari buruz pentsatutako gure nozioak desafiatzen ditu” dio Stephanie Stack-ek, ikerketaren autore nagusiak. “Aspalditik dakizkigu animalia harrigarri hauen egitura sozial konplexuak, baina, lehen aldiz, bi bale arren koitoaren testigu izatea zerbait bakarra eta aipagarria da”.

Ugaltze helbururik gabeko jokabide sexuala ez da mugatzen itsas espezietara, lurreko animalietan ere erregistratu da. Adibidez, Laysaneko albatrosek emeen artean osatzen dituzte bikoteak eta euren kumeen hazkuntzan kooperatzen dute.