Leku guztietara garaiz iristen zarenetakoa zara? Hona zer dioen psikologiak zutaz

Leku guztietara garaiz iristen zarenetakoa zara? Hona zer dioen psikologiak zutaz Ia beti leku guztietara goiz iristeak auto kontrol maila altua, plangintza zehatza edo besteen onespenaren beharra adierazi omen ditzake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leku-guztietara-garaiz-iristen-zarenetakoa-zara-hona-zer-dien-psikologiak-zutaz/@@download/image/pexels-the-5th-50003-179908.jpg
2024/10/30
Ia beti leku guztietara goiz iristeak auto kontrol maila altua, plangintza zehatza edo besteen onespenaren beharra adierazi omen ditzake.
Leku guztietara garaiz iristen zarenetakoa zara? Hona zer dioen psikologiak zutaz

Egunerokotasunean, puntualtasunak funtsezko rola betetzen du gure gizarte eta lan-harremanetan. Batzuk beti garaiz ibiltzen dira, beste batzuk, ordea, beti berandu. Zer dago jokabide hauen atzean? Psikologiak erantzun interesgarriak eskaintzen dizkigu jokabide hauek azaltzerako garaian.

Beti garaiz iristen diren pertsonek auto-kontrol handiagoa dute

Beti puntualak direnak antolatuak eta arduratsuak izan ohi dira. Hala ere, errealitatea konplexuagoa da. Azken ikerketen arabera, pertsona hauek normalean auto kontrol handiagoa eta denboraren hautemate zehatzagoa izaten dute. Ezaugarri horiek hobeto planifikatzen eta arazoak aurreikusten laguntzen die.

Oliver Burkman psikologoak dioenez, puntualak direnak egoera txarrenak irudikatzeko joera dute, eta horrek edozein gorabeherarako denbora nahikoa esleitzera bultzatzen ditu. Jokabide honek plangintza gaitasunaz gain, prokrastinatzeko joera txikiagoa ere erakusten du, egoerak kontrolpean mantentzea nahiago izaten baitute.

Puntualtasunaren obsesioak alde txarra ere izan dezake

Dena den,
Burkmanek ohartarazten du puntualtasunarekin gehiegi obsesionatzea, besteei atsegin emateko ardura gehiegizkoagatik ere izan litekeela. Dena perfektua izan behar duela espero izateak frustrazioa sor dezake, batez ere esperotakoa baino gehiago itxaron beharra tokatzen denetan.

Zer dago beti berandu iristen direnen atzean?

Bestalde, beti berandu iristen direnek bestelako erronka psikologikoak dituzte.
BBC-ri egindako elkarrizketa batean, Burkmanek azaltzen du kasu askotan pertsona horiek kontrolatzaileak izan ohi direla. Berandu iristea arreta bereganatzeko modu bat izan daiteke; errespetu falta dirudi, baina kontua konplexuagoa da.

San Diegoko Unibertsitateko Soziologia Departamentuak egindako ikerketa baten arabera, berandu iristen direnak baikorregiak dira zereginak egiteko behar duten denborari dagokionez.

Bestalde
, Diana DeLonzor doktoreak, denbora-kudeaketan adituak, puntualak ez direnen bi profil identifikatzen ditu: azken unean dena egitearen adrenalina gustuko dutenak eta denbora mugatuan gehiago egin dezaketela uste duten optimista amorratuak.

Garaiz iristearen eta berandu iristearen atzean dauden motibazioak ulertzeak besteei enpatia handiagoz begiratzen laguntzen digu, baita gure ohituretan hausnartzen ere. Puntualak direnak auto kontrol eta plangintza gaitasunak erakusten dituzten bitartean, beti berandu iristen direnak erronka emozional eta psikologiko desberdinei aurre egiten diete.

Azken finean, gakoa elkarrekiko errespetua eta komunikazio irekia sustatuko duen oreka bat aurkitzean datza, gure harreman pertsonal eta profesionalak hobetzeko aukera emanez.