Liburu-bilketa solidarioa Bilbon

Urtarrilaren 7ra arte utz daitezke liburuak Erribera merkatuan.

Zubietxe elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa arriskuan daudenei arreta ematen, eta liburuen ekimenaren bidez herritarrei kultura eskuragarri jarri nahi die. Hala, Libu liburu-dendaren proiektuaren bidez, liburu bilketa solidario egiten ari dira urtarrilaren 7ra bitarte. Herritarrek behar ez dituzten liburuak eraman ditzakete Erribera Merkatuan kokatutako edukioentzara, liburu horiek beste batzuek erabil ditzaten.

Libu liburu-denda 2015ean sortu zuen Zubietxe elkarteak. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak zaintzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak hiru euroko prezioan saltzen ditu.

Idazketa- eta irakurketa-tailerrak, liburuen aurkezpenak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak eta hitzaldiak egin izan dituzte.