Liburu elektrikoak Donostiako liburutegietan maileguan hartzeko aukera

33 irakurgailu jarriko dituzte liburutegietako bazkideen esku; irakurgailu bakoitzean gaztelaniazko 594 liburu, euskarazko 69 eta ingelesezko 50 liburu irakurri ahal izango dira. 


Egile eskubiderik gabeko obrak dira; gehienak, klasikoak. 21 egun, hau da hiru astez, eduki ahal izango dituzte erabiltzaileek etxean. Irakurri GAZTEZULOko apirileko zenbakian liburu elektronikoari buruz kaleratutako erreportajea.