Liher taldearen "Teloia" bideoklipa nazioarteko jaialdietan izendatua

Oraindik konfinamendu eta berrogeialdia bezalako hitzak arrotz zitzaizkigunean argitaratu zuen Liher taldeak Hemen herensugeak daude disko-liburu zaindu bezain interesgarria. Lehen aurrerapen kantua Teloia izan zen, non bideoklip batekin aurkeztu zuten. Kantuak berak bezala, Nitya Lopez-en irudiek sekulako energia helarazten dute, umorea galdu gabe, emaitza dibertigarria bezain indartsua eskainiz.
Orain, bertan egindako lanaren aitortza jasotzea tokatzen da. Izan ere, Fuel Fandango, Biznaga edo Nnatak bezalako artisten lanekin batera sailkatua izan da Uvieuko Nazioarteko Bideoklipen Jaialdian. Hau laugarren izendapena izan da, aurretik Fivoviedo, FilmFreeway UFA Youth Short Fikm Festivla eta Lift-Off Global Network jaialdietan ere izendatu izan baita. Zorionak lan talde osoari!