Lodi daudenek jasaten dituzten begiradak
Haley Morris argazkilariak bere buruari ateratako irudietan argi ikusi daiteke; gizarte lodifobikoa gara.
Gorputz mota guztiak onartzen ditugula uste baduzu, oker zaude; begira bestela Haley Morris artistak egindako esperimentuan ateratako argazkiak. Wait Watchers izeneko proiektuan bildutako irudietan, artistak bere buruari egin dizkio argazkiak, kalean gurutzatutako jendeak botatako begiratuak bilduz. Morris pisu handiko pertsona da, eta argazki erakusketa honekin pertsona lodiek jasaten dituzten begirada salatzaileak harrapatu ditu. Eta zuk, horrela begiratzen al diezu pertsona lodiei?