Los Frenos

punk rock taldeak Japanese Frenocrazy disko berria argitaratu du. Bermeotarrek beraiek autoekoitzi dute hamabi kantu azkar eta zuzenez osatutako lana. Abesti gehienak gaztelerazkoak dira, baina pare bat euskaraz eta beste bat ingelesez ere badira.