‘Lou Reed, mila esker’

‘Lou Reed, mila esker’ izeneko bildumarekin hainbat euskal musikarik omendu dute Lou Reed, haren heriotzaren urteurrenean. Diskoak hamar kantu eta konposizio instrumental motz biltzen ditu. Jonan Ordorika da proiektuaren bultzatzailea, Fernando Saundersen bitartez musikari estatubatuarra ezagutu eta haren adiskide izateko parada izan zuena. Abestien letrak Txuma Murugarrenek itzuli ditu. Parte hartu duten musikaren artean dira, Ruper Ordorika, Fernando Saunders, Mike Rathke, Jane Scarpantoni, Paco Loco, Arkaitz Miner, Javi Pez, Anari, Evaristo, Petti, Gari, Gorka Urbizu, edota Andoni Basterretxea, beste batzuen artean.