Lur planetak baino baldintza hobeak dituzten 24 planeta habitagarri atzeman dituzte

Dirk Schulze-Makuch zientzialariak zuzendutako ikerketa batek aditzera eman duenez, Astrobiology aldizkarian, 24 lau planeta habitagarri atzeman dituzte. Planeta hauek Lurra baino zaharragoak dira, zerbait handiagoak, epelagoak eta ziurrenik gure planeta baino hezeagoak. Zientzialariek diote bizitzak aurrera egin lezaketela planeta horietan, eguzkia baino bizitza luzeago duten izarren inguruan egiten baitute bira.
Superplaneta hauek 100 argi-urteko distantziara daude. Alabaina, Schulze-Makuch-ek baieztatu du argitaratutako ikerketan, teleskopio berri eta hobeagoekin informazio gehiago eskuratu ahal izango dela planeta hauei buruz. Alta, aipatu du Lur planetaren antzeko bigarren planeta baten ideiarekin ezin dugula trabatuta geratu, planeta gehiago eta hobeak egon baitaitezke.
Gure Eguzkiak baino bizitza luzeagoa duten izarren inguruko planetak ere bizitza jaso lezakete. Habitagarriak izateak ordea, ez du esan nahi planeta hauek bizia dutenik beregan, besterik gabe bizitzarako baldintzak hobeak liratekeela.
Ikertu diren 24 planeta hauetako bakar batek ere ez du planeta bat habitagarri izateko bete beharreko irizpide guztiak betetzen, baina batek lau baldintza ezinbestekoenak ditu eta horregatik diote gure jatorrizko planeta baino erosoagoa izan litekeela bizitzeko.