Maider Egues: "Gaizki moldatzen naiz makinekin”

Maider Egues: "Gaizki moldatzen naiz makinekin” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-egues-quotgaizki-moldatzen-naiz-makinekin/@@download/image/83p52Eges_3.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Alberto Irazu. Argazkiak: ETB
error while rendering contentleadimage
33 urte. Scorpius. Arrasatearra. Dantzazale amorratua da; balleta, jazza, dantza garaikidea, areto dantzak... Garai batean Chiloe izeneko telebista saioan ikusten genuen, batetik bestera, bidaiatzen. Tramankulu modernokin baldar samarra den arren, Teknopolis telebista saioa aurkezten du gaur egun. 

Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Entsalada bat rochefort gaztarekin eta ogi xigortuarekin, eta bigarrengorako, arraina labean.
Teknologiarekin adikzioa duten horietakoa al zara? Ez.Beharrezkoa dudana bakarrik erabiltzen dut, eta gainera, burugogorranaiz teknologia berrien funtzionamendua ulertzeko. Gaizki moldatzennaiz makinekin.

Misteriotsu egiten al zaizkizu tramankulu modernoak?Mila gauzekin harritzen naiz: nola hegan egin dezakeen hegazkin batek,nola atera daiteken musika binilo batetik, argazki bat nola sardaitekeen txip batean… flipatu egiten dut.
Teknologiarik gabeko lurretan lasaiago bizi dira? Ziurrenik.

Komunean zer irakurtzen duzu? Denetarik: atzeratutako korreoa, aldizkariak, gehigarriak…
Ohean. Ametsaiztoa. Ez naizela garaiz jaikitzen hurrengo goizeko hitzordurako.

Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Albisteak eta pelikulak, Mihiluze, Pasa palabra, House…
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Ez dut kantatzen.

Larrugorritan. Non? Hondartzan, dutxan… eta noizean behin, ohean.
Lanean. Zer gorroto duzu? Lanez gainezka egotea eta nire lanean ezin arreta jartzea. Gauza txiki askorekin ibili beharra. Dispertsioa, alegia.

Oporretan. Nora ez zinateke bueltatuko? Hungariara.