Maider Oleagaren film laburrerako neska gazteen bila ari dira

Maider Oleagaren film laburrerako neska gazteen bila ari dira 18 eta 22 urte arteko neskak behar dituzte Oleagak zuzendutako 'Irrits' filmerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-oleagaren-film-laburrerako-neska-gazteen-bila-ari-dira/@@download/image/maider oleaga kinka.jpg
2021/05/26

Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

18 eta 22 urte arteko neskak behar dituzte Oleagak zuzendutako 'Irrits' filmerako.
Maider Oleagaren film laburrerako neska gazteen bila ari dira

Sumendi Filmak eta Galapan ekoiztetxeak 18-22 urte arteko neska euskaldunen bila ari dira Maider Oleagak zuzendutako Irrits film labur berrirako. Parte hartu nahi dutenek, argazkia eta euren datuak bidali beharko dituzte irritsfilmlaburra@gmail.com helbide elektronikora. 

2020an sortu zuten Eneko eta Ander Sagardoy anaiek Sumendi Filmak ekoiztetxea, eta Ander Barinaga-Rementeria eta Iñigo Zuberok osatutako Galapan produkzio-etxearekin batera, Maider Oleagak zuzendutako Kinka film laburra errodatu zuten urte amaieran. Proiektu horretaz gain, elkarlanean ekoiztutako Aitor Gametxo zinemagilearen Berak Baleki laburraren filmatzea ere amaitu dute.