Maider Oleagaren film laburrerako neska gazteen bila ari dira
18 eta 22 urte arteko neskak behar dituzte Oleagak zuzendutako 'Irrits' filmerako.
Sumendi Filmak eta Galapan ekoiztetxeak 18-22 urte arteko neska euskaldunen bila ari dira Maider Oleagak zuzendutako Irrits film labur berrirako. Parte hartu nahi dutenek, argazkia eta euren datuak bidali beharko dituzte irritsfilmlaburra@gmail.com helbide elektronikora.
2020an sortu zuten Eneko eta Ander Sagardoy anaiek Sumendi Filmak ekoiztetxea, eta Ander Barinaga-Rementeria eta Iñigo Zuberok osatutako Galapan produkzio-etxearekin batera, Maider Oleagak zuzendutako Kinka film laburra errodatu zuten urte amaieran. Proiektu horretaz gain, elkarlanean ekoiztutako Aitor Gametxo zinemagilearen Berak Baleki laburraren filmatzea ere amaitu dute.