Maider Segurola eta Lander Eizagirre, Hamaika Entzuteko! irrati-piezen irabazleak

Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako HAMAIKA ENTZUTEKO! IV. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia Maider Segurola eta Lander Eizagirre kazetariek irabazi dute “Hiriko oihartzunak” lanagatik. Horrez gain, bi aipamen berezi eman dira; bat Iñaki Beraetxeri, “Soundtrack: soinubanda eta poesia” lanagatik, eta bestea Jon Obeso, Jose Luis Padrón, Ekain Pérez, Maider Gorostegi eta Joserra Senperenari, “Metzger e Hijo” lanagatik.
Deialdira aurkeztutako 29 piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki zuen “Hiriko oihartzunak” izan dela onena. Hala, Maider Segurola Dorronsorok eta Lander Eizagirre Letamendiak, “Hiriko oihartzunak” piezaren egileek, 800 euroko saria jaso dute. Zorionak!