Maider Segurola: "Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra"

Gipuzkoarra: Lasarte-Oriakoa. Leo peto-petoak bezala, "jenio bizikoa" da. 22 urte ditu. Azarotik hona, asteburuetan, Euskadi Gazteko "Salgai" saioan dihardu, eta esatari goiztiarrena da: "Larunbatetan, 04:30ean jaikitzen naiz". Gurasoen irrati-kasete zaharra hartu, eta maiz entzuten ditu txikitan irrati-esatari plantak eginez grabatutako kasete haiek. Oso abeslaria da: "Dutxan izan ezik, beste edozein lekutan aritzen naiz kantari".
Lasaigarri zait: Sukaldaritza. Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra
Sutan jartzen naute: Telebistako iragarkiak. Une oro zappinga egiten dut.
Gustatzen zait: Lagunekin egotea, kafetxo bat hartzea, solasean jardutea
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Gauetan irakurtzen gozatzen dudanez, ziurrenik irakurri ditudan liburu guztiekin, lo geratuko nintzen.
Bertutea: Alaia eta baikorra naiz. Beti aurrera begira bizi naiz.
Akatsa: Pronto handia dudanez, jenio oso bizikoa naiz. Askotan, gutxiena merezi dutenekin ordaintzen dut.
Ametsa: Hartutako bidetik jarraitzea, oso gustura bainago egiten ari naizenarekin.
Amesgaiztoa: Egungo bidetik irten, desbideratu edota atzera egitea.
Barre algara eragiten dit: Alaia naiz; beraz, irribarre eta barre errazekoa.
Negargura ez dut urruti: Garai bateko argazkiak ikustean, edota iraganeko egun berezi batzuez oroitzean.
Urrea: Euskara ikasteko saiakera egiten ari diren guztiei.
Ikatza: Euskara etxetik jakin eta erabiltzen ez dutenei.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Atea jo eta zain egoteak ez du zentzurik; beraz, jo orduko, ahal izanez gero, sartu beharra dago.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Hori ere egokitu zait, baina kalean ate gehiago ere badaude.
Hatzak zupatzen ditut: Gauza askorekin: amaren kroketak, makarroiak, txokolatea
Gogoko ez dudan jakia: Garbantzuak.
Dirua ordainduko nuke: Saritua izan daitekeen loteriako txartel baten truke.
Ez nioke xentimorik ere emango: Ogasunari.
Eguzki printzak azaldu orduko . Hondartzara joan, edota etxe atzeko aulkian liburu bat irakurriz eguzkia hartzen dut.
Zein da inoiz entzule batek eskatu dizun kantarik "kasposoena"? Musika gogorra, heavya, ez dut oso gustuko.