'Mapping Album XIX' argazki lehiaketa

Euskal Herriko paisaiak berpentsatzeko proposamena da, XIX. mendeko grabatuetatik abiatuta

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatu duten argazki lehiaketa original honek euskal paisaien eboluzioa ikusaraztea du helburu.

Parte hartzaileek XIX. mendeko grabatu jakin bat izango dute abiapuntu, aukeratzen duten udalerriaren araberakoa. Euren kamera baliatuta, grabatu horretan ageri den lekuaren gaur egungo itxura erretratatu beharko dute, jatorrizko irudiaren ikuspegia ahalik eta fidelen jarraituz.

Hautatutako argazkiak Zumalakarregi Museoan 2017ko urrian egingo duten aldi baterako erakusketan txertatuko dituzte. Euren irudiak bidaltzen dituzten lehenengo hamar neska-mutilek, bestalde, dagerrotipo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, parte hartzaile guzti-guztiak Goierriko landetxe batean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia eta Fujifilm Instax Wide 300 argazki kamera analogiko bat-batekoa irabazteko zozketan sartuko dituzte.

JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK