Martxan da Gasteizko Merkealdi eta Okasioko Liburuen Azoka

Urriaren 2ra arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez.

XXXVI. Gasteizko Merkealdi eta Okasioko Liburuen Azoka ostiralean ireki zuten Urrezko Zeledonen plazan. Merkealdietako eta okasioko liburuak egongo dira salgai, euro batetik aurrera, euskaraz zein gaztelaniaz.

Hamasei postu daude bertan, hainbat tokitako liburu-dendetako saltzaileekin: Arabako Sekhmet, Libreria Mejoramiento Personal, eta Lauburu; Bizkaiko Eurolibro, Iñaki eta Izadi; Huescako Prologo; Leongo Cajon Desastre; eta Madrilgo El Mundo de los Minilibros. 

Azoka 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik goizean, eta 16:30etik 20:30era arratsaldean. Urriaren 2ra arte bisitatu ahal izango da.