Maskarillak koronabirusaren aurka: nola erabili segurtasunez

Maskarillak koronabirusaren aurka: nola erabili segurtasunez Beharrezkoa al da guztiok maskarilla erabiltzea koronabirusaren aurka? Osasunaren Mundu Erakundeak ezetz dio. Alta, herrialde ugarik eta zenbait adituk erabiltzera gomendatu edo behartzen dute biztanleria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskarillak-koronabirusaren-aurka-nola-erabili-segurtasunez/@@download/image/original2.jpg
2020/04/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Beharrezkoa al da guztiok maskarilla erabiltzea koronabirusaren aurka? Osasunaren Mundu Erakundeak ezetz dio. Alta, herrialde ugarik eta zenbait adituk erabiltzera gomendatu edo behartzen dute biztanleria.
Maskarillak koronabirusaren aurka: nola erabili segurtasunez

OMEk dio osasuntsu dagoen biztanleriak ez duela maskarillarik behar COVID-19aren pandemiari aurre egiteko; ikerketa batzuk ordea hauen erabilera orokortua defendatzen dute. Honek duda asko sortu du jendartean: nola eman erabilera zuzena? Nola jarri eta kendu behar dira kutsatzen bukatu gabe?

Maskarilla bat jarri aurretik ondo garbitu behar dira eskuak edozein kutsadura ezabatzeko eta gurekin ez eramateko hastapenetik. Eskuak garbi edukita ere, aurpegiarekin kontaktuan egongo den maskarilla zatia ez da ukitu behar, kontuz, ahoa eta sudurra estaltzen dituela jartzen dugun bitartean. Maskarilla diseinu ezberdinak daude, baina oro har, jarri aurretik begiratu zein den goiko aldea eta zein behekoa, zein alde doan kanpora begira eta zein barrura. Sudurrean doan aldea, normalean gogorragoa izatean da eta sudur gainean presioa eginez egokitzen da behin maskarrila jarria dugula. 

Behin etxera iritsita, garbitu eskuak maskarilla kentzen hasi aurretik, ez dezazun nahi gabe kutsatu. Kentzerakoan saiatu maskarillaren kanpoko aldea ez ukitzen. Hartu maskarilla eusten duten tirak eta atera maskarilla tentuz. Eutsi tira horietatik eta bota maskarilla basura poltsa batera berriz ez ukitzeko. Berriz ere garbitu eskuak prozesua amaitzean. 

Maskarilla erabiltzearekin lotuta dagoen arrisku nagusia, bere erabilera okerraz gain, ematen duen segurtasun faltsuaren sentsazioa da. Horrela, hori jantzita ditugun kezkak murriztuko direla pentsatzera iritsi gaitezke. Hori dela eta, maskarilla erabiliagatik garrantzitsua da eskuak ondo garbitzea etxetik ateratzean eta iristerakoan, ez aurpegia ukitzea eta eztula egiterakoan sudurra edo ahoa ukalondoarekin edo paperezko musu zapi batekin estaltzea. Hori bai, paperezko musu zapi hori, behin erabilita, ez du zure poltsikora itzuli behar, aurkitzen duzun lehen zakarrontzira bota behar da edo poltsa batean aparte sartu berriz ez ukitzeko. 

Erabilgarriak al dira etxean egindako maskarillak koronabirusaren aurka?
Adituen arabera etxean egindako maskarillek ez gaituzte guztiz babesten birusaren aurka. Erabat babesten dutenak, birusa geratzeko zehazki fabrikatutakoak dira, ospitaleetan erabiltzen direnak alegia. Horiek ordea, sanitarioei utzi behar dizkiegu, guk baino gehiago behar baitituzte. 

Hala ere, honek ez du esan nahi etxean egindako maskarillak ez gaituztenik birusetik babesten. Listu tanta nimiñoetan aurkitzen da birusa eta tanta hori harrapatuta geratu daiteke bi edo hiru geruza telen artean. Birusak geruza guztiak pasatzeko aukerak urriak dira. Beraz, birusari oztopoak jartzea eraginkorra da beragandik gu babesteko eta baita besteak ere.