Mehatxu mezuak

Eskoletako betiko harroputzek gelako ikaskideak beldurtzeko beste modu bat aurkitu dute: segapotoak. Gaur egun, hitzez gain, ikurrak ere bidal daitezke sakeleko telefonoen bidez. Eta ikaskideak beldurtu nahi dituztenek mehatxu mezuak bidali ohi dizkiete gelako etsaiei: "Akatuko zaitugu", "Zure etxea erreko dugu" eta antzekoak. Ingalaterran ohikoak bihurtu dira horrelako mezuak ikasleen artean, eta badira, mehatxatuta sentitu direlako, gaixotu diren haurrak. Askok psikologoengana jo dute.