"Men in Black" eta "Back to the Future" saga ezagunak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera

"Men in Black" eta "Back to the Future" saga ezagunak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera Hainbat filmetako azpitituluak euskaraz aurkitu daitezke azpitituluak.eus webgunean. Orain, ordea, are eta osatuago geratu da "Men In Black" eta "Back to the Future" saga klasikoekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/men-in-black-eta-back-to-the-future-sagak-ezagunak-euskarazko-azpitituluekin-ikusteko-aukera/@@download/image/Men_in_Black_Hombres_de_negro-653874541-large.jpg
2021/08/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hainbat filmetako azpitituluak euskaraz aurkitu daitezke azpitituluak.eus webgunean. Orain, ordea, are eta osatuago geratu da "Men In Black" eta "Back to the Future" saga klasikoekin.
"Men in Black" eta "Back to the Future" saga ezagunak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera

Back to The Future trilogia ezagun bezain baikainaren hiru filmak beraz, euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera egongo da hemendik aurrera. Marty MacFly-en denbora zeharreko abenturak eta Delorean mitikoa euskaraz gozatzea baino plan hoberik ba al dago? Hemen zuzenean sartzeko estekak:
Back to the Future - https://azpitituluak.eus/1354552417
Back to the Future Part II - https://azpitituluak.eus/back-to-the-future-part-ii
Back to the Future Part III - https://azpitituluak.eus/back-to-the-future-part-3 

Beharbada, plan hobea, edo parekoa Men in Black trilogia euskaraz gozatzea litzateke. Aurretik sagaren hirugarren zatia aurkitu zitekeen webgunean, baina orain, beste bi filmekin osatu dute, ez baita gauza bera Will Smith eta Tommy Lee Jones gabe, ezta? Hementxe zuzenean sartzeko estekak:
Men in Black - https://azpitituluak.eus/men-in-black
Men in Black 2 (oraindik ez dago eskuragarri)
Men in Black 3 - https://azpitituluak.eus/14ñ24ñ1304
Men in Black: International - https://azpitituluak.eus/men-in-black-international 

Azkenik, aipatu, webgunean kuxkuxeatu ez gero, euskarazko azpidatziekin ikus-entzunezko ezberdinez gozatzeko aukera bikaina dagoela, gustu guztientzako eskaintza gero eta zabalagoa baitago bertan.