Merkealdi eta Okasioko Liburu Azoka zabalik da Gasteizen

Merkealdi eta Okasioko Liburu Azoka zabalik da Gasteizen Irailaren 29ra arte egongo da zabalik Urrezko Zeledonak plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/merkealdi-eta-okasioko-liburu-azoka-zabalik-da-gasteizen/@@download/image/240913-Feria-del-libro-4.jpg
2024/09/17
Irailaren 29ra arte egongo da zabalik Urrezko Zeledonak plazan.
Merkealdi eta Okasioko Liburu Azoka zabalik da Gasteizen

Gasteizko 38. Merkealdi eta Okasioko Liburu Azoka zabaldu dute eta hamalau postu jarri dituzte Urrezko Zeledonak plazan, Correos eraikinaren alboan.

Bertako zein Espainiako Estatuko beste zenbait tokitako postuak daude bertan, tartean Madrilgoak eta Kataluniakoak.  Salgai dauden liburuak okasiokoak eta merkatutakoak izango dira eta euro batetik aurrera erosi ahal izango dira.

Irailaren 29ra arte egongo da irekita azoka. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00ak artekoa izango da.

Azoka Euskadiko Liburu Azoken kanpainaren baitan kokatzen da, eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu du Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean.