Metamorfosia

Metamorfosia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/14
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Franz Kafka
175.zenbakia
Metamorfosia
1915ean argitaratu zen Franz Kafka pragarraren Metamorfosia liburua alemanieraz, idazlea bizirik zela. Gregor Samsa komertziantearen aferak kontatzen ditu, osoki bere etxe barruan gertatzen direnak, hau goiz batean esnatu eta labezomorro erraldoi bilakatu dela ohartzen denetik aurrera. Giza-labezomorroaren anatomia, bizi-beharrak, noraeza kudeatzeko era eta gertatutakoarekiko ingurukoek hartzen duten jarrera modu harrigarrian deskribatzen ditu, akzio gutxiko kontaera laua erabiliz. Istorio laburra da, Kafkaren obra zabalarekin lehen kontaktua izan nahi duen edonorentzat neurri-neurrikoa.