Miarritze dantza abangoardistaren hiriburu
Irailaren 8tik 17ra bitarte, Maitaldia jaiadiak mundu osoko konpainiak ekarriko ditu gure kostaldera
“Dantza maitatzeko garaia”, dio Maitaldia jaialdiaren 27. edizio honetako kartelak. Iraileko hau hitzordu saihestezina da miarriztarrentzat, udatiarrentzat, ballet zaleentzat eta, batez ere, dantza abangoardista maite dutenentzat. Izan ere, eklektizismoa da geroz eta publiko zabalagoa erakartzen duen festibal honen zigilu nabarmenetako bat.
Portu Zaharreko hondartza, Gare du Midi, Kasinoa, Koliseoko antzokiak, Bellevue plaza, lorategi publikoa, Hondartza Handiko ibiltokia eta itsasargiko zabalgunea eszenatoki bilakatuko dira hamar egunez.
Eta hamarka erakustaldirekin gozatzeko aukera dakar egitarauak. Thierry Malandain zuzendari artistikoak gonbidatuta, munduko bazter ugari eta anitzetatik hurbilduko dira dantzariak Miarritzera. Besteak beste, Nancy edota Grenobleko Koreografia Zentruek, Nizako Balletak, eta Israel edo Kolonbia gisako urrunagoko herrialdetako konpainiek aurkeztuko dituzte euren obrak. Izen ospetsuak eta lehen urratsak egiten ari diren taldeak nahastea eta, hala, eskaintza aberatsa osatzea baita Malandainen irizpide nagusia. “Behin ere dantzatu gabe egon garen eguna galdua dela zioen Friedrich Nietzschek. Omen beti hogoi urte dugun bihotz zoko horretan, beti dantzatu behar da beraz, egunez-egun, baina ere bildu, bateratu soleimendu miresgarriak bizitzeko, berrikuntzak ekartzen, harritzen eta arintzen duen arte bat ospatzeko”, adierazi du Maitaldiako zuzendari artistikoak.