Michael Jacksonen argitaragabeko hamabi kanta topatu dituzte

Michael Jacksonen argitaragabeko hamabi kanta topatu dituzte Kaliforniako biltegi abandonatu batean aurkitu dituzte musikariaren kantu argitaratu gabeak dituzten zintak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/michael-jacksonen-argitaragabeko-hamabi-kanta-topatu-dituzte/@@download/image/michael .png
2024/12/26
Kaliforniako biltegi abandonatu batean aurkitu dituzte musikariaren kantu argitaratu gabeak dituzten zintak.
Michael Jacksonen argitaragabeko hamabi kanta topatu dituzte

Gregg Musgrove izeneko polizia ohi batek Kaliforniako San Fernando bailarako biltegi abandonatu batean topatu ditu grabazioak. Antza denez, 1989 eta 1991n egindako grabazioak dira eta argitaratu gabeko hamabi abesti daude.

Bryan Loren ekoizlearena omen zen materiala. Lorenek Jacksonekin kolaboratu zuen Dangerous lanean eta Whitney Houston eta Sting-ekin ere lan egin zuen.

Zintetan Jackson eta Lorenen arteko elkarrizketak entzun omen daitezke, abestien inguruko detaileez eta sortze prozesuaz hizketan. Abestien artean Don't believe it izeneko kantua dago, berari buruzko zurrumurru mediatikoei eta komunikabideekin zuen harremanari buruzko abestia antza.

Dena den, baliteke abesti hauek sekula ez argitaratzea. Jacksonen ondarearen administratzaileek baieztatu dute master originalak badituztela, eta komertzializaziorako eskubideak MJJP Records-ek dituela. Zintak enkantean ipin daitezke eta milioi askoren truke saldu, baina ezingo dituzte publikatu edo komertzialki banatu. Orain, instalazio seguru batean omen daukate materiala, harekin zer gertatuko den erabaki artean.