MILAKA PERTSONA ELKARTUKO DIRA BEC-EN MARTXAN DEN EUSKAL ENCOUNTER TOPAKETAN

MILAKA PERTSONA ELKARTUKO DIRA BEC-EN MARTXAN DEN EUSKAL ENCOUNTER TOPAKETAN Adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa daude topaketaren muinean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milaka-pertsona-elkartuko-dira-bec-en-martxan-den-euskal-encounter-topaketa/@@download/image/EE31-3.jpg
2024/07/26

Argazkiak: Euskal Encounter

Adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa daude topaketaren muinean.
MILAKA PERTSONA ELKARTUKO DIRA BEC-EN MARTXAN DEN EUSKAL ENCOUNTER TOPAKETAN

Teknologia berrien milaka zalek, lau mila ordenagailuk, mahaiek, standek eta beste hainbat elementuk osatzen dute egunotan BEC-en gauzatzen ari den 32. Euskal Encounter topaketa. 

150 jardueratik gorako programatu dituzte eta publikoari irekitako esparruan, hitzaldi, tailer eta standak egongo dira, eta baita 3D inprimaketarako eremua, stand solidarioak, hezkuntza teknologikorako guneak eta bideojokoen industriarekin loturiko espazioa ere.

Adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa izango ditu ardatz, eta programazioa, konputazio kuantikoa eta zibersegurtasuna izango dira jorratuko diren gaietako batzuk. 

Talentua sustatzea izango da aurtengo edizioaren lehentasunetako bat. Horretarako, Opengunek ‘Talent Corner’ bat izango du, "enpresak eta mundu digitalean iaioak diren pertsonak konektatuko dituen" gune bat.

Euskal Encounterren ohiko atalak ere izango dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta programazio ludikoena biltzen duen ‘Beste jarduerak’ arloa. Sormen digitaleko 20 lehiaketa, 72 bideojoko txapelketa eta informatikari nahiz programatzaileak elkarlanean jarriko dituzten software libreko erronkak izango dira, besteak beste. Streaming arloa ere ez da faltako.