Minbiziaren Aurkako Eguna: gaixotasun honen inguruko sei gezur

Super elikagaiak, teknologia gaiztoak, konspirazioak... hamaika mito eta sinismenek inguratzen dute minbizia. Egia bereizteko gai zara?

Minbiziaren Aurkako Eguna dugu gaur; oraindik ere, oso gutxi dakigu edozeinek jasan dezakeen gaixotasun honen inguruan; ezjakintasunak mitoak, gezurrak eta amen-omenak zabaltzen ditu, eta horren aurrean ikerketa zientifikoak babestu eta bultzatzea ezinbestekoa da. Zorionez, geroz eta gehiago dakigu minbiziaz; prebentzioak eta ikerketa berriek eskainitako informazioak heriotza tasa gutxitzea lortu dute azken urteetan, nahiz eta minbizi kasuek etengabe gora egin.

Oraindik ere, gizonak dira minbizia jasateko aukera gehien dutenak, batez ere, prostata, kolon edota birikako minbiziak; emakumeen kasuan, minbizi errepikatuena bularrekoa da, kolon eta biriketakoarekin batera. Ikerketen arabera, tabakoa, alkohola, sedentarismoa eta dieta ez egokiak minbizia izateko arrisku faktore handienak dira, infekzioekin batera. Dena den, zer da benetan minbiziaz dakiguna? Jarraian, sei mito gezurtatu ditugu: