Mingma Sherpa: "Mendiko sherpa izatea arriskutsua da, eta gazte askok ez dute arrisku hori nahi"
Iragan otsailean, Alex Txikon laguna gidari zuela, Euskal Herrian izan zen Mingma Sherpa (Sankhuwasabha, Makalu bailara, 1978). 2003an ezagutu zuten elkar, Iñaki Ochoa de Olza, Simone Moro edota Denis Ububko bezalako alpinista ezagunekin batera Broad Peakera egindako espedizioan.
Makalu magalean hazi zen Mingma, 3.600 metrotara, yak borda batean. Zortzi neba-arrebaren artean lehena izan zen sherpa lanetan hasten. Hamabost urterekin, 20-40 kilo igotzen zituen zumezko saskian euro baten truke. Eta inolako prestakuntzarik izan ez arren, 2000. urtean zapaldu zuen lehen 8.000koa: Cho-Oyu. 2011n, Kanchenjunga igota, 8.000 metrotik gorako hamalau gailurrak zapaltzen zituen sherpa etniako lehen kidea izan zen, eta munduan lehena tontor guztiak aurreneko saiakeran lortzen.
Nola ulertzen duzu zuk mendizaletasuna?
Nik lehen ez nekien oso ondo zer zen mendizaletasuna, ez nekien eskalatzen... gurera zetozen mendizaleak bakarrik ezagutzen nituen. Eta orain esperientzia dudala, esan dezakedana da niretzat mendizaletasuna ez dela ogibide bat, ez dela kirol bat, futbola edota boleibola izan daitezkeen bezala. Mendizaletasuna naturarekin harremanetan egotea da, batzutan borrokan, eguraldiarekin adibidez, eta bakean bestetan. Era berean, oso arriskutsua da, heriotza ekar diezazuke; mendian ibili garen guztiok izan gara noizbait hiltzeko zorian.
Euskal Herritik joandako mendizale askoren sherpa izan zara.
Bai, Alex Txikon, Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Alberto Iñurrategi... Eurak dira mendizaleak, honetaz ni baino gehiago dakitenak. Horregatik, mendietara igotzea arriskutsuagoa da niretzako eurentzako baino, ematen dudan pauso bakoitza da arriskutsua. Baina egia da hartutako esperientziarekin, lagunei esker, mendia maitatzen dudala orain.
Zuk ez duzu goi mendietan aritzeko entrenamendu edo prestakuntzarik jaso.
Ez. Argi dago mendian aritu nahi duen edonorentzat onena entrenatu eta prestatzea dela, baina ni hasi nintzenean ez nuen ez dirurik ezta baliabiderik ere, eta ez nuen mendian ibiltzen ikasteko lekurik ezagutzen. Horregatik hasi nintzen besterik gabe, beharraren ondorioz.
Sherpen lana beharrezkoa da, ordea, mendizaleek tontorrak zapaltzeko.
Beno, sherpen lana jendeari ibilbidean laguntzea da. Eta kontuan hartu behar da guretzako ere arriskutsua dela. Guk ere oxigenoa erabili behar dugu 8.000 metrotik gora, ahultasun momentuak izaten ditugu, eta arazoak baditugu, espedizioko kide guztiek izango dituzte arazoak.
Azkenaldian esaten da Himalayan jende eta espedizio gehiegi dagoela…
Nik uste dudana da mendia ez dela sherpena, ezta mendizaleena ere, mendia denona da. Denok dugu mendiaz gozatzeko eskubidea. Eta Himalaya ez da salbuespena. Himalaya ere guztiona da, ez da Nepal edo Pakistangoena bakarrik, eta guztiok batera konpartitu behar dugu.
Orain espedizioak antolatzen dituen enpresa duzu, Seven Summit Treks.
Askotan aritu naiz sherpa lanetan, eta beti izan ditut diru arazoak espedizioetan parte hartzeko, ez baitut inoiz diru askorik izan. Orain, espedizioak antolatzen dituzten enpresa asko daude, eta 40.000, 50.000 edota 60.000 euroko kostua duten espedizioak antolatzen dituzte. Nire enpresak 20.000-25.000 euroko kostua duten espedizioak antolatzen ditu, beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ziurtatuta. Badakit zer den mendira joan nahi izatea, baina dirurik ez duzulako, egin ezin izatea. Horregatik zabaldu dut enpresa, nahi duten guztiek aukera izan dezaten.
Nepaltar gazteek, sherpa izatetik aparte, beste lanbide batzuk izateko aukerak dituzte?
Sherpak mendizale eta trekking espedizioetatik bizi izan gara, baina mugimendu horrek indarra hartu zuenetik hogei urte pasa dira, eta orain sherpa etniako guztiek ez dute zertan mendi gidari lanetan aritu, ezta zertan Nepalen bizi ere. Badira sherpak atzerrian bizi direnak, AEBetan adibidez. Nire semea Katmandun bizi da, eta ez dakit etorkizunean eskalatzailea izango den edo ez. Gaur egun sherpek ikasteko aukera dute, eta pilotu, injeniari, enpresari edota mediku dira, zuentzat ohikoak diren lanbideetatik bizi dira. Mendiko sherpa izatea arriskutsua da, eta gazte askok ez dute arrisku hori nahi. Era berean, horrek arduratu egiten nau, izan ere, mendiko gida izateko sherparik geratzen ez bada, Nepalentzako mendizaleak erakartzerakoan arazo bihurtu daiteke. Baina espero dut jarraituko dugula.
Garrantzitsua da mendia arriskutsua dela jakitea.
Bai, zalantzarik gabe. Ni hasi nintzenean ez genuen eskolarik, erakunderik, ezta dirurik ere. Baina orain ondo prestatzeko aukera dago, eta hori aprobetxatu egin behar da. Mendian aurki daitezkeen egoera zail guztiak bertaratu aurretik ezagutzea, horiei ganoraz aurre egiteko prestatuta egotea, garrantzitsua da. Eta sherpak espedizioetan beharrezkoak garen bezala, sherpa gazteei prestakuntza hori emango dieten irakasle euskaldunak, frantsesak, espainolak, italiarrak... izatea ere garrantzitsua da.