Mona Lisa Smile (La sonrisa de Mona Lisa / Le sourire de Mona Lisa) ***
Dead Poets Society ederra dakarkigu gogora Mike Newell zinemagilearen pelikulak. 50eko hamarkadan girotua dago Mona Lisa Smile filma. Berkeleyko Unibertsitatean ikasi eta gero, Boston inguruko unibertsitate eskola kontserbadore batean aurkituko du lana Katherine arte irakasleak. Neskatoak dira bere ikasle guztiak, eta senar aberats bat ahalik eta lasterren topatzea dute helburu bakar bezala. Katherinek haien patua alda dezaketela irakatsiko die. Bere ideia aurrerakoiek, ordea, arazo larriak ekarriko dizkiote. Era berean, nola ez, maitasun istorio bat ere bada filmean. Eskolako irakasle batekin maiteminduko baita Julia Roberts. Drama txiki, atsegin eta txukuna da.