Mugikorrera lotuta gaituen fenomeno psikologikoa

Mugikorrera lotuta gaituen fenomeno psikologikoa Zenbat aldiz begiratzen duzu telefonoa egunean? Obsesio horrek badu arrazoi bat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorrera-lotuta-gaituen-fenomeno-psikologikoa/@@download/image/man-waking-up-in-bed-and-checking-messages-on-mobile-phone_41gy3cew5__F0000.png
2018/10/15
berria
Zenbat aldiz begiratzen duzu telefonoa egunean? Obsesio horrek badu arrazoi bat!
Mugikorrera lotuta gaituen fenomeno psikologikoa

Kafetegian zaude, lagunekin edo bakarrik. Mugikorra mahai gainean utzi duzu. Bertatik argi ikusi dezakezu idatzi dizuten ala ez, baina berdin du; segundo eskas batzuen ondoren, ezin diozu pantaila begiratzeko tentazioari heldu. Eta berriz. Eta berriz. Inguruko norbaiten mugikorraren dardara entzun duzu. Eta berriz.

Inoiz kontatu dituzu mugikorra beharrik gabe begiratu dituzun aldiak egun bakar batean? Asko dira, bai. Baina ez izutu; fenomeno psikologiko horrek badu arrazoi bat. Dirudienez, mugikorrek gure behar psikologiko garrantzitsuenetako batzuk asetzeko gaitasuna dute; horregatik, ezin diogu gailu madarikatuari adi egoteari utzi. Geroz eta gehiago erabili, ordun eta behar handiagoa sentitzen dugu etengabe begira ibiltzeko.

Eta ez hori bakarrik; zuzenean mugikorra eskuetan ez badugu ere, gure burmuinaren zati bat etengabe dago mugikorrari adi. Bibrazioa sentitu edota argitxoak pizten diren unea itxoiten dugu une oro. Hala, mezu garrantzitsurik jaso behar ez dugula dakigunean ere, gailuaren menpe gaude.

Noski, dependentzia fenomeno horrek ez dakar gauza onik; eragin negatibo nabarmenena gure harreman pertsonalen gainbehera da. Beraz, badakizu zer egin; mugikorra begiratzeko tentazioari eutsi!