Nadia Erostarbe, historia egiten ari den surflaria
World Surf Leagueko urteko lehen txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu da zarauztarra.
Nadia Erostarbe surflaria Munduko Surf Ligako Lexux Pipe Pro txapelketan parte hartzen ari da, Hawaiin, eta bigarren postua lortu du lehen jardunaldiko bigarren txandan. Hortaz, aurrera egingo du txapelketan eta final zortzirenetan izango da.
Ez da lorpen makala Erostarberena, munduko surfeko zirkuitu garrantzitsuenean aritu den bigarren euskal surflaria baita, Aritz Aranbururekin batera, eta lehena emakumeetan. Espainiako Estatuan ere ez da maila horretara iritsi den beste emakume surflaririk.
Uhartean eguraldi txarra dute, ekaitza, eta ondorioz, etena egingo dute txapelketan egun batez edo biz. Zorte onena opa diogu Erostarberi final zortzirenetarako!