Nafar Ateneoa Poesia Sariaren edizio berria martxan
Nafar Ateneoaren euskarazko poesia sarian parte hartzeko epea ireki dute. Poema onenari 1.500 euroko saria emango diote eta baita diploma ere. Poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake, eta edizio honen gaia 'Ama' izango da, zentzu zabalean bada ere.
Edonork har dezake parte eta aurkeztutako lanek argitaratu gabeak zein saritu gabeak izan behar dute. Gainera, ezin izango du aldi berean beste poesia lehiaketa batean parte hartu. Egile bakoitzak poema bakarra aurkez dezake.
Lanak urtarrilaren 31ko eguerdiko 14:00ak arte bidal daitezke. Posta elektronikoz euskera@ateneonavarro.es helbidera igorri behar dira bi eranskin hauek atxikita: bata, egilearen datuekin eta, bestea, poemarekin. Posta arruntaren bidez ere egin daiteke, gutun-azalaren barruan jatorrizko lanen hiru ale sinadurarik gabe eta aparteko gutun-azal itxi batean datuak ipinita.
Saria Nafar Ateneoaren Iruñean egingo den ekitaldi baten banatuko dute eta ezinbestekoa izango da egilea bertan izatea eta olerki sariduna irakurtzea. Saridunak ezin izango du ondorengo edizioetan parte hartu.
Oinarriak hemen daude irakurgai.