Naizen elkarteak emango dio hasiera ZEIDFEST GAZTEA jaialdiari

Naizen elkarteak emango dio hasiera ZEIDFEST GAZTEA jaialdiari Delaporte eta BSRT Kolektiv taldeek itxiko dute apirilaren 13ko jaia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naizen-elkarteak-emango-dio-hasiera-zeidfest-gaztea-jaialdiari/@@download/image/Entrada-2024.jpg
2024/04/02
Delaporte eta BSRT Kolektiv taldeek itxiko dute apirilaren 13ko jaia.
Naizen elkarteak emango dio hasiera ZEIDFEST GAZTEA jaialdiari

ZeidFest Gaztea jaialdiaren hirugarren edizioa ate-joka da, apirilaren 13an izango baita BEC!en. Musika, dantza, euskal sortzaileen azoka, foodtruckak, DJ setak eta beste hainbat kontu izango dira jaialdian.

Jaialdiaren irekiera lekukoa estu batetik bestera pasako da, Jaizkibel Konpainiak Naizen Elkarteari emango baitio hitza. Naizen Elkarteko Beli Monterok eskerrak eman nahi izan ditu halako proiektuei "ikusgarritasuna" eman nahi izanagatik: "Berri onak eta momentu onak ospatzea ikaragarria iruditzen zaigu".  Irekiera festa familia artean egingo dutela aurreratu dute, eta batukada batekin sartuko direla euren kantua abestuz.

Hainbat euskal talde izango dira kartelean: Izaro, Gatibu, Eire, BULEGO, Etxepe, Tatta eta Mutiko, Eusko Princess, Sara Zozaya eta Janus Lester, besteak beste. Euskal Herritik kanpoko artistek ere joko dute, trap soinu garaikide eta pop doinuekin, tartean Zoo, La Plazuela, Delaporte, The Tyets, Lia Kali, Fillas de Cassandra. Ateak hamar eta erdietan irekiko dituzte eta hamaiketan hasiko da musika-festa, Gatibu eta Eire taldeekin. Itxiera, berriz, Delaporte eta BSTR Kolectiven esku izango da.

Musikaz gain, bestelako kontuak ere izango dira Bizkaia Arenan. Elektropottotte eta Euskal Trabestien showa izango dira bertan, eta baita euskal sortzaileen azoka eta Eleder Magoa ere. DJ Set-a ere prestatuko dute, eta Barratik Kalera eta DJ Jonkass (Jon Castañeda) izango dira bertan.