Natura basatiena zuzenean, Google Earth-i esker

Natura basatiena zuzenean, Google Earth-i esker Voyager plataformari esker, unean unean planetako bazter ezberdinetan gertatzen ari dena ikus dezakezu https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2017/07/27
albiste-laburra
Voyager plataformari esker, unean unean planetako bazter ezberdinetan gertatzen ari dena ikus dezakezu

Google Earth-en eskaintza berri hau Chromen bakarrik dago eskuragarri eta Explore.org-ekin elkarlanean garatu dute.

Funtsean, Voyager plataforma narratibo honek zuzenean munduko bazterrik basatienetara mugitzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Aurkezpen bideoak (YouTube bidez zabaldu dutena), esaterako, Alaskako Katmai Parke Nazionaleko hartz arreak erakusten ditu bere habitatean, besteak beste, izokinak harrapatzen.

Guztira bost kameraren bitartez eta urazpiko seigarren baten bidez ari dira uneoro ematen parke natural hartan gertatzen ari dena zuzenean bizitzeko aukera, bideo horretarako aukeratutako antzeko irudiei esker.

 

 

Alaskako Katmai Parke Nazionalean ez ezik (AEB), Seal Island (AEB), Laipikia County (Kenia), Wall (Alemania), Wolong Grove Gengda (Txina) eta beste makina bat herrialdetan dituzte kamerak instalatuta, baleak, marrazoak, hegaztiak, mamifero handiak, intsektuak.... imajina ditzakezuen animalia guztien egunerokoak bertatik bertara jarraitzeko!

Google Earth-ek proposatzen duen esperientzia berri hau bizi eta zuzeneko bideo gehiago ikusteko, lotura honetara jo. Gogoratu, baina, Voyager plataforma Chromen bakarrik dagoela eskuragarri.