Nazio Batuen Erakundeak, lehengo aldiz, onartu du animalien ongizatea eta planetaren ongizatea estuki lotuta daudela
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) lehenengo aldiz onartu du lotura dagoela animalien ongizatea eta ingurumenaren kaltearen artean.
Hori dela eta, animalien ongizatea, garapen jasangarria eta ingurugiro arazoak aztertuko dituen txosten bat prestatzen hasiko dira, lotura horretaz gehiago jakin ahal izateko, eta horren arabera, beharrezko neurriak hartu ahal izateko. Izan ere, espezieen desagertzea, klima-aldaketa, kutsadura eta gaixotasun kutsakor berrien garatzea lotuta daude, eta hau gehiago aztertuz gero, egoerari buelta emateko gakoak aurkitu litezke.
Hainbat GKEk adierazi dute adierazpen hauek "historikoak" direla. Uste dute kontzientzia eta sentsibilizazio geroz eta handiagoa dagoela gai hauen inguruan, "argi baitago animaliei eragiten dienak gure giza osasunari eta planetari ere eragingo diola".
Hori dela eta, talde hauek elikagai jasangarriak (landareetan oinarritutakoak, haragi kontsumoa murriztu) erdigunean jartzeko eskatu dute eta NBEan dauden herrialdeei eskutitza bidali diete horretarako neurriak hartzeko pausoak ematen hasi daitezen.