Nerabeen osasun mentalaz arituko den podcasta estreinatuko du EITB Podkastek

Nerabeen osasun mentalaz arituko den podcasta estreinatuko du EITB Podkastek Hogeita bi atal izango ditu eta sare sozialak, bullyinga, antsietatea, elikadura nahasmena, identitatea eta autoestimua jorratuko dituzte besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nerabeen-osasun-mentalaz-arituko-den-podcasta-estreinatuko-du-eitb-podkastek/@@download/image/pexels-cottonbro-4100483.jpg
2024/05/15
Hogeita bi atal izango ditu eta sare sozialak, bullyinga, antsietatea, elikadura nahasmena, identitatea eta autoestimua jorratuko dituzte besteak beste.
Nerabeen osasun mentalaz arituko den podcasta estreinatuko du EITB Podkastek

Nerabeen osasun mentala jorratuko duen Nerabeen Garrasia podcasta kaleratuko dute bihar EITBPodkast atarian eta EITBren  YouTubeko kanalean. Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok gidatuko dute podcasta. Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian izeneko liburua kaleratu zuten 2023an, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioaren aholkulari taldeko kideak dira, eta eskarmentua dute hezkuntzan terapeuta gisa.

Irudiz eta audioz jarraitu ahal izango diren hogeita bi atal izango dira guztira, eta hainbat gai landuko dituzte: sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua... Adibide batetik abiatuta eta gai hauekiko kalean dagoen pertzepzioan oinarrituta, "hausnarketa sortzea eta egonezinaren iturburuan sakontzea" izango dute helburu. 

Bihartik, hilaren 16tik, aurrera EITBPodkast atarian eta EITBren YouTube kanalean entzun edota ikusi ahal izango da, ostegunero, uda aurretik eta ondoren.