Ninja Snap

Agian gertatuko zitzaizun: lagun bati argazki bat edo batzuk erakutsi nahi zenizkion, Smartphone-a utzi zenion, baina laguna hain da kuxkuxeroa, galerian zenituen beste argazkiak ere ikusteko aprobetxatu zuela. Berriz gertatzerik nahi ez baduzu, erabili Ninja Snap aplikazioa. Lagunari erakutsi nahi dizkiozun argazkiak aukeratu, eta lagunak gainontzekoak ikusteko saiakera egiten badu, telefonoaren aurreko kamerak argazkia aterako dio! Hala, bera izango da lotsatuko dena, eta zuk kuxkuxeroaren kontura barre egin ahal izango duzu.