Obesitatea, mamu geldiezina

Obesitatea, mamu geldiezina Gehiegi jaten omen dugu, baina ez da hori bakarrik arazoa; gure osasunean elikagai prozesatuak tropelka sartu zirenetik, ziztuan igo da obesitate tasa, batez ere haurren artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/obesitatea-mamu-geldiezina/@@download/image/ninosobesos-576x300.jpg
2017/11/06
berria
Gehiegi jaten omen dugu, baina ez da hori bakarrik arazoa; gure osasunean elikagai prozesatuak tropelka sartu zirenetik, ziztuan igo da obesitate tasa, batez ere haurren artean.
Obesitatea, mamu geldiezina

Duela gutxi, Osasunaren Nazioarteko Elkarteak datu kezkagarriak aireratu zituen; azken 40 urteetan, obesitatea duten haurren kopurua hamar bider handitu da. Herrialde garatuetan aurkitzen dira kasu gehienak; paraleloki, herrialde txiroenetan gosetea eta desnutrizioa handitzen ari da (egun, 192 milioi haurrek jasaten dute desnutrizioa).

 

Zabaldutako datuen arabera,dagoeneko 124 milioi ume eta nerabe dira munduan obesitatea dutenak (5 eta 19 urte bitartekoak). Bide honetatik jarraituz geri, 2022 urtean gehiago izango dira obesitatea duten haurrak, desnutrizioa jasaten dutenak baino.

 

Eta zein da obesitatearen jatorria? Gehiegi jaten dugula argi dago, baina arazoa ez da hori. Gure dietetan elikagai prozesatuak txertatu genituenetik, ziztuan igo da obesitate tasa. Hala, gazteek jaiotzetik jan dituzte prozesatutako janariak, eta bera, beren organismoan lehen urteetatik eragin dute. Prozesatutako elikagaiek gatz, azukre eta epe luzera gure osasunean eragina duten elementu kimikoak dituzte, hala nola, kontserbagarriak eta koloratzaileak.

 

 

80ko hamarkadatik aurrera, haurrak litxarreriak jaten ikustera ohitu gara, baina horiekin batera, prozesatutako ehunka produktu kontsumitzera ohitu ditugu; janaria enbase eta latetatik datorrela uste dute, eta dagoeneko ez dute frutarik kontsumitzen beren denbora librean. Dieta honekin jarraituta, denbora gutxian diabetesa, arazo kardiobaskularrak edota minbizia jasateko arriskua izugarri igoko da; horrekin batera, dagoeneko gertatzen ari den arazo bat dugu eskoletan, izan ere, geroz eta gehiago dira alergiak edo intolerantziak dituzten haurrak. Konponbidea? Elikagai natural eta freskoetara bueltatzea.