OIHAN VEGA: “Neska batekin hasi nintzen ohean, biluzten, ukitzen… eta halako batean esan zidan: “Barkatu, baina ezin dut jarraitu. Lesbiana naiz!”

Diskofesta guztien erregea, euskaldunoi aldakak mugiarazteko aparteko gaitasuna du Oihan Vegak. Dantzarako eta festa girorako musikaren azken harribitxiak ekartzen ditu larunbatero ‘top Gaztea’ saiora eta Gaztea irratira. Inoiz euskal jai erraldoiena antolatuko ote du?

 

Ze film mota dituzu gustuko? 
Pornoak balio du?
 
Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Debekatutako esaldia da: “Hobeak izan ditut…”
 
Ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Argentinar azentuarekin hitz egitea. Tamalez, gaur egun ezin dut erabili, Euskal Herrian jende gehiegik ezagutzen nauelako.
 
Inoiz erabili al dituzu sare sozialak ligatzeko?
Bai, parrandan irtetea baino interesgarriagoa da. Jendearen idazteko moduak asko esaten du; errealitatetik gertuago dago sare sozialetan esaten dena, parranda batean hitz egiten dena baino.
 
Berotzen zaituen abesti bat?
The Weeknd artistaren Earned it kantua, Fifty Shadows of Grey filmeko soinu bandakoa.
 
Zein da ‘Despasito’ abestiaren sekretua?
Sexuarekin egin behar diren hiru ezaugarriak kantatzen dituela, gauzak egin behar direlako: pausoz pauso, goxo-goxo eta batez ere, po-li-ki.
 
 
Dantzatzea asko kostatzen zaigula jakina da; Ze abestik jartzen gaitu ‘on fire’?
Hori mito bat da. Euskaldunok, behin hasita… ez dugu mugarik! Abestirik onenak Despacito eta Dimitri Vegas DJaren edozein kantu dira.
 
Telebistan ateratzeak lagundu al dezake ligatzen?
Guztiz kontrakoa! Lehen gehiago ligatzen nuen. Orain jendea izutu egiten da. Gerturatzen dira, selfie bat ateratzen dute, bi muxu eta aio! Kontxo! Gelditu! Ez joan! Beste behin, bakarrik etxera…
 
Zenbateraino dituzte hormonak dantzan ‘GTG’-en?
Castinga egiten dugunean, neurtzen dugun gauza bakarra da euren hormona kopurua da. Testosterona eta estrogeno nahikoa ez badute, ez dute balio…
 
Ligatzeko playlistik al duzu? 
The Weeknd, John Mayall, Michael Bublé eta Joe Cocker. Eta funtzionatzen ez badu, jarri Huntza taldearen Aldapan gora azken saiakera moduan.
 
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Orgia erraldoi bat, guztiok guztiokin.
 
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Hirukote bat egitea, bi neskekin.
 
Eta baiezkoa eman al zenuen?
Galdetu eurei…
 
Sexuan izan duzun esperientzia bitxiena? 
Neska batekin hasi nintzen ohean, biluzten, ukitzen… eta halako batean esan zidan: “Barkatu, baina ezin dut jarraitu. Lesbiana naiz!” Oraindik zalantzan nago, gauza bitxia izan ote zen edo bizitzan eman didaten aitzakiarik merkeena.