Oihana Maritorena: "Erotismoak morbo handiagoa du"
Iaz Eutsi! filma errodatu zuen. Orain, Diego Fandos nafarraren Cosmos filma grabatzen ari da. 23 urte besterik ez ditu Oihana Maritorena donostiarrak, baina zineman lekua egiten ari da. Lotsa alde batera uztea kosta egin zaio, baina, azkenean, sexuaz hitz egin dugu Oihanarekin.
Zineman eszena bat gaizki ateraz gero, berriro filmatzen da. Sexuan ere bai?
Zineman dena ondo atera arte behin eta berriro errepikatzen dugu. Sexuan ere baietz esango nuke. Ez za-ra gogoa asetu gabe geratuko, ezta?
Filmetako sexu eszena zoragarri eta amaigabeak, fantasia hutsa?
Sexu kontuetan, zineman dena da idilikoa. Baina gu-re intimitatean ere oso gustura egon gaitezke.
Amodio istorio guztiek ohean amaitu behar dute?
Ez du zertan. Maitasuna bi-zitzeko hamaika modu daude eta nork bere helburua bilatzen du: batzuetan sexua, besteetan norbait alboan sentitzea
Norekin grabatuko zenuke gustura film erotiko bat?
Ez dakit pelikula erotiko batekin ausartuko nintzatekeen Baina izatekotan, Gael Garcia Bernalekin.
Zinema eta antzerkiaz gain, dantza ere maite duzu. Streap-tease batekin ausartuko zinateke?
Errodaje batean, sexu es-zena batean, ausartu egingo nintzateke. Eta nire bikotekidearekin ere bai, noski.
Pornoa ala erotismoa?
Erotismoa, dudarik gabe; pornoa oso erraza baita. Erotismoak morbo handiagoa du.
Sekretu bat kontatuko diguzu?
Nahi nuke, baina sekretuak niretzat gordetzen ditut. Bestela misterioa galtzen dute.