Oinatzen irudiak
Namayakata Shuleni herrixkan, Tanzanian, etxez etxe erditu berri duten andreak bisitatzen dituzte Ifakara Health Institute zentroko boluntarioak. Bi oinatzen irudiak daramatzate eurekin; horietako batek 67 milimetro neurtzen ditu, eta bigarrena handixeagoa da. Beren egitekoa haur jaioberrien oinak irudiekin alderatzea da, eta lehena baino tamaina txikiagoa dutenak ospitalera bidaltzen dituzte, haur goiztiarrei bideratutako laguntza jasotzera. Izan ere, Afrika hegoaldeko herrialdeetan andrazkoen %40k etxean erditzen du, eta bi hilabete bete aurretik hiltzen diren haurren %80 bederatzi hilabeteko haurdunaldia amaitu aurretik jaio dira.