"Oktoberfest"-a euskal estilora Basqueland garagardo markaren eskutik
Basqueland garagardo markak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du urriaren 15ean Oialume Biltokian (Astigarraga, Gipuzkoa). Basqueland garagardoaz gain, nazioarteko hainbat garagardogile gonbidaturen garagardoa dastatzeko aukera egongo da.
Basqueland-ek, Espainiako Estatuko garagardogile independente garrantzitsuenak, Hernanin du egoitza, eta Astigarragako Oialume Biltokian bere zazpigarren urteurrena ospatuko du datorren urriaren 15ean. Bere lantegitik oso gertu dago Oialume, eta Basqueland-ek bere Oktoberfest partikularra ospatuko du han. Horretarako, nazioarteko hainbat garagardogile gonbidatu ditu eta baita Donostiako hainbat taberna eta jatetxe ere, jateko goxoak ere izan daitezen.
Garagardoaren festak bere ateak eguerdiko hamabietan irekiko ditu, gaueko zortziak arte. Sarrerak jada eskuragarri daude Eventbrite plataforman eta bi modalitate daude: Imperial Pass (sarrera + oroigarri edalontzia + 35 tokenen baliokidea garagardotan) 45 euroren truke eta Session Pass (sarrera + edalontzia + 5 tokenen baliokidea garagardotan) 20 euroren truke. Token gehiago eskuratu ahalko dira ekitaldian bertan.
Gonbidatutako garagardogileak Cloudwater (Erresuma Batua), Verdant (Erresuma Batua), Cyclic (Katalunia), Garage Beer Co. (Katalunia), BBP Brussels Beer Project (Belgika), Fauve Biere (Frantzia), New Barns (Eskozia), Meta (Euskal Herria) eta Pohjala (Estonia) dira. Bakoitzak bere postua izango du barrutian, eta euren garagardoak dastatzeko aukera izango da.
COVID-19a dela eta, bi urte atzeratu behar izan dira ospakizunak. 2022 honetan azkenik, Basqueland-en bere jarraitzaileekin ospatuko ditu eskuratutako lorpenak. Izan ere, Hernaniko marka hau bigarren aldiz urteko garagardo onena izendatu du Barcelona Berr Challenge-k. Marka bakarra izan da, oraingoz, titulu hau bi aldiz jarraian eskuratzen! Beraz, garagardo zalea bazara, galdu ezineko hitzordua duzu urriaren 15ean!