Onddoen sustraiekin egindako surf-taula bat amaitzen ari den Bizkaiko "startup"-a
Zer izan dezake komunean onddo batek eta surf taula batek? Lehen begiratua ez askorik ez. Itsas Biodesign-ek ordea, biak batu ditu. Euren asmakizuna, ordea, ez da surf tauletara mugatuko eta industrian ere erabilera eman nahi diote, plastikoa ingurumenarekin adeitsua den material batengatik ordezkatuko ahal izango baita.
"Beste produktu bat egiten hasi ahal izan ginen, hala ere, publiko jakin bati zuzendutako produktuan zentratu nahi genuen, ez kontsumo masiboan. Naturarekin kontaktuan dagoen praktika denez, surf zaleei taulak fabrikatzeko alternatiba interesgarria irudituko zitzaiela pentsatu genuen", azaldu du ideia honen sustatzaileak, Carlos San Josek, 30 urtetik gorako esperientzia duen industria-diseinatzaileak. San Josek azken lau urteak onddoak material moduan erabiltzeko iker lanetan aritu da.
Hain justu, onddoen sustraiak erabili ditu. Sustrai hauek harizpiz osatuta daude eta ardatzean material biguna du, kola baten moduan funtzionatzen duena hutsuneak betez. Material honek, egitura sendoak, arinak eta, noski, biodegradagarriak sortzeko aukera ematen du.
Surf taularen prototipoa ia prest dago eta datorren urtean lehen taulak merkaturatzea espero dute, nahiz eta ezin izan diren biomaterial honekin oso osorik sortu. Taularen nukleoan poliuretanoa eta polietilenoa erabili behar izan dute. "Ikerketa ez dago hain garatuta eta merkaturatuko diren tauletan material naturala %50 soilik izango da”, aitortu du San Josek. Beraz, merkatuan daudenek baino ingurumen eragin %90 gutxiago duten taulak ditugu.