Operacion Triunforen TikTok lehiaketako hautagai euskaldunak
Irailean hasiko da lehiaketa ospetsuaren edizio berria eta TikToken bidezko hautaketa prozesuan parte hartu dute Euskal Herriko hainbat musikazalek.
Espainiako Operacion Triunfo saioaren hamahirugarren denboraldia irailean hasiko da Prime Video plataforman eta oraingo honetan ere TikTok sarera jo dute hautagaiak aukeratzeko prozesua gauzatzeko.
Apirilaren 1etik 7ra, lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek 45 segundoko iraupeneko bideoak igo dituzte sarera, #OTCover2025 traola erabilita. Bideoetan euren burua aurkeztu dute lehenik, eta gero abesti baten bertsioa kantatu. Lehen fase honetan aukeratutako hautagaiek aurrez aurreko castinga egin beharko dute maiatzetik aurrera.
TikTokeko lehen hautaketa prozesu honetan hainbat euskal herritarrek parte hartu dute eta hementxe bildu ditugu horietako batzuk.
19 urteko bilbotarra da Zaldua, eta Ken Zazpiren, Amy Winehousen eta Ariadna Tortosaren kantu bana abestu ditu.
20 urteko June barakaldoarrak pianoa jotzen du, baina instrumenturik nagusiena ahotsa duela azaldu du.
27 urteko Oihan Soto lakuntzarra da eta Demi Lovatoren kantu bat abestu du bideoan.
24 urteko nafarrak etxean bideoa grabatu beharrean, autoan egin du grabazioa kantuan, bizilagunak kexa ez daitezen. Trikitixa jotzen du abartzuzarrak eta barne-diseinuan aritzen da.
36 urte ditu Oscar gasteiztarrak eta Guaraná taldearen En la casa de Inés abestia kantatu du, besteak beste.
18 urteko Iria gasteiztarra da eta Birdy abeslariaren Not about angels kantatu du. Entzun kantuan, harritu egingo zaitu eta!
Oihan Aristizabal
Oihan oiartzuarra da, beste kantu saio batzuetan ere parte hartu du, eta lehiaketa honetarako, Feeling good abesti ezaguna hautatu du, Michael Bubblek egindako bertsioan oinarrituta.
Iraia billabonarrak Olatz Salvadorren Basa abestia kantatu du. TikTokeko bere profilean musikariaren bideo asko topatuko dituzue abesten eta pianoa jotzen.