Oporrik gabeko udako planak

Oporrik gabeko udako planak Uda iristearekin batera, askok beren oporrak hasten dituzte. Batzuek jai egiteko, ordea, besteek lana egin behar! Aurten lanean geratzea tokatu zaizunetakoa bazara, gelditu gurekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporrik-gabeko-udako-planak/@@download/image/pexels-avery-arwood-713708816-18886148.jpg
2024/08/23
Uda iristearekin batera, askok beren oporrak hasten dituzte. Batzuek jai egiteko, ordea, besteek lana egin behar! Aurten lanean geratzea tokatu zaizunetakoa bazara, gelditu gurekin.
Oporrik gabeko udako planak

Izan ere, urte sasoi honetako argi-ordu luzeagoek eta tenperatura altuagoek, plan ederrak egiteko beta eskaintzen dute; bai, baita lana egin behar baduzu ere. Hona hemen ideia batzuk!

BIZIKLETAN IBILI
Plan osasuntsua izateaz gain, edonoren eskura dago, eta ingurumenak eskertuko dizu.

LAGUNEKIN GERATU
Urte guztian egin daiteke, noski, baina udan errazagoa izaten da agendak sinkronizatu eta tarte gehiago aurkitzea elkar ikusteko. 

TXANGO BATERA APUNTATU
Oso urrutira joan ezin baduzu ere, inguruko parajeak ezagutzeko aukera izaten da beti. Apuntatu txango antolatu batera eta atera errutinatik! 

KIROLEN BAT PRAKTIKATU
Oporrik gabeko uda aukera bikaina da aire zabaleko kirolen bat praktikatzen hasteko. Korrika egin, igeri, palan ibili… aukerak infinituak dira!

MENDIRA JOAN
Beste aukera bat naturarekin konektatzea da. Hurbil duzun basora edo mendira joan; naturak beti ditu gauza interesgarriak eskaintzeko. 


JARDUERA AKUATIKO BATEZ GOZATU
Berotik atseden hartzeko interesgarriak diren planak dira. Adibidez, kayakean ibil zaitezke. 

KONTZERTU BATERA JOAN
Herriko eta hiriko jaietan, musika jaialdiak… udan kontzertuak nahi dituenak, aurkituko ditu. 

Argazkia: Ibai Salazar @ibaiobo

ZURE HERRI INGURUKO GAUZA BERRIAK EZAGUTU
Ziur zure herrian eta inguruetan historia bitxiak daudela, txoko ezezagunak… Etxean igarotako uda, aukera bikaina da hauek ezagutzeko. 

ZALETASUN BERRI BAT AURKITU
Zaletasun berriren bat topatzeko sasoia izan liteke uda: landareak landatu edo yoga egiten hasi adibidez. 

IRAKURRI
Irakurketa beti da plan bikaina, eta udan gainera aire zabalean goza liteke, parke eta lorategietan.


IGERILEKURA JOAN
Udal igerilekuak aukera ona dira gorputza freskatu eta pilak kargatzeko.