Orraztu bizarra

Emakume bizarduna ezizena jarri dioten arren, aurtengo Eurovision jaialdia irabazi duen Conchita Wurst austriarra gizonezkoa da. Bada, ordea, alterazio genetikoak tarteko, 27,9 zentimetroko bizarra duen andrazko bat: 65 urteko Vivian Wheeler estatubatuarra. Zazpi urterekin hasi zitzaion aurpegiko ilea hazten, baina lehen urteetan moztu egin zuen. Aurten Munduko Guinness Errekorren liburuan sartu dute.