Ospatu Euskarazko Internet Eguna Azpeitian!
Maiatzaren 17a Nazioarteko Interneten Eguna da, data aproposa euskal komunitateak ere bere-berea aldarrikatzeko. PuntuEUS Fundazioak eta Kulturaz Kultur Kooperatibak hitzordu berezia deitu dute Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
Bigarren urtez jarraian, Euskarazko Interneten Eguna ospatuko dute maiatzaren 17ko onomastika aitzakia hartuta. Helburua, iaz bezalaxe, euskarazko Interneten sustapenean eragitea da, eduki sortzaile nahiz kontsumitzaileak ugaritzearen garrantziaz ohartaraztea.
Horretarako, PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean landu duten proiektua aurkeztuko dute, ahalik eta jende gehien engaiatzeko.
Hala, 19:00etatik aurrera Azpeitiko San Agustin Kulturgunean egingo duten ekitaldi nagusira hurbiltzeko deialdia zabaldu dute.
Info gehiago eta izen ematea: hemen