Otsagabia, 100 urte atzera
Orhipean eguna Otsagabiako ofizioa zaharrak eta tradizioak egun batez berpizteko pentsatutako festa da. Otsagabiatarrak –gazte, ume nahiz zahar– orain dela 100 urte bezala jantziko dira eta Nafar pirinio herri baten mende hasierako erretratu biziduna egingo dute.
Iruleek, bizarginek... beteko dituzte kaleak; andreak ibai ertzera jaitsiko dira garbitzera; haurrak garaiko jostailuekin ibiliko dira kaleetan barrena... denak dotore-dotore, orduko jantziekin apainduta.
100 urte atzera bidaiatzea proposatzen diete abuztuaren 26an Otsagabiara hurbiltzen diren guztiei. Galdutako ogibideak egun batez berreskuratu eta erakutsiko dituzte: matatxerria, gari-jotzea, ugaldeko garbitzaileak... Eta jolasak ere bai: inkea, torta, marroa...
Informazio panelek emango dituzte 1900. urteko bizimoduari buruzko azalpen gehiago. Tabernak ere zabalik izango dira, garaiko erara ordea! (erretzea eta birao egitea zorrotz galarazita zegoen!)