Pasahitz indartsu eta ahaztezinak sortzeko aholkutxo batzuk

Pasahitz indartsu eta ahaztezinak sortzeko aholkutxo batzuk Pasahitz indartsuak erabiltzea erabakigarria da informazioa seguru mantentzeko. Askok pasahitz berdina erabiltzen dute euren konturik gehienetan… guztietan ez bada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasahitz-indartsu-eta-ahaztezinak-sortzeko-aholkutxo-batzuk/@@download/image/pexels-felipebalduino-9578527.jpg
2024/06/25
Pasahitz indartsuak erabiltzea erabakigarria da informazioa seguru mantentzeko. Askok pasahitz berdina erabiltzen dute euren konturik gehienetan… guztietan ez bada.
Pasahitz indartsu eta ahaztezinak sortzeko aholkutxo batzuk

Hackerrek, pasahitzak asmatzeko hainbat modu dituzte. Etengabe pasahitz berdina erabiltzen baduzu, eta hackerrek pasahitz hori asmatzen badute, zure kontu guztietara sarbidea izango dute! Zure emaileko pasahitzak, bereziki indartsua izan behar du, hackerrek korreo elektronikoa erabili lezakete eta beste plataformetako kontuetan pasahitzak aldatzeko.

Pasahitz bakar eta apurtezinak sortu ezean, edozeini zure etxeko giltzak ematearen parekoa da. Zure kontuetara sarbidea gal zenezake eta hackerrek zure informazio pertsonala ostu lezakete, baita zure banketxeko kontuak ezagutu, zure kreditu txartelena… zure identitatea lapurtzeraino!

Dena den, pasahitz indartsu eta konplexu bat sortzea irtenbidearen zati bat baino ez da… beste zatia gogoratzea da! Hona hemen pasahitz konplexuak sortu eta ondoren gogoratzeko zenbait aholku:

1. Pasahitz indartsua sortu.
Aholku honek begi-bistakoa dirudi, baina askok ez dakite zehazki zer esan nahi duen “indartsuak” hitzak pasahitzen munduan. Pasahitz indartsu batek gutxienez 11 karaktere izan behar ditu eta maiuskualak, minuskulak, sinboloak eta zenbakiak eduki behar ditu. Benetako hitzak erabiltzea ekidin, asmatzeko errazagoak direlako, adibidez: Zakur5818

2. Kontu bakoitzerako pasahitz bakarrak sortu.
Zenbat pasahitz hautsi ditzakete hackerrek zure kontu bakarrera sarbidea lortuko balute? Burura datorkizun kopurua bat baino gehiago bada, orduan, zure pasahitzak aldatzeko beharra duzu.

3. Aktibatu bi pausoko egiaztatzea.
Bi pausoko egiaztatzeak segurtasun gehigarria eskaintzen du, izan ere, aukera honekin beste kontuetako pasahitzak behar dira eta baita gailu gehigarri bat ere, normalean mugikor bat, prozesuarekin amaitzeko. Gomendagarria da, bi pausoko egiaztatzea aktibatzea batez ere zure korreo elektronikoan, bankuko kontuan eta pasahitzen kudeatzailean (baten bat erabiltzen baduzu behintzat).

4. Data pertsonalak.
Data pertsonalak erabiltzea pasahitz indartsuak sortzeko modu errazena da, ez baitzaizu zaila izango hauek gogoratzea. Hori bai, ez erabili sekula zure urtebetetze eguna, errazegia da eta interneten zutaz dagoen informazioa bilatuz asma liteke. Data esanguratsuak diogunean, zuretzat esanahiren bat dutenak izan liteke, adibidez zure lehen autoa erosi zenuenekoa edo zure lehen zita. Pasahitza, are eta indartsuagoa bilakatu zenezake data bat baino gehiago elkarren segidan jarrita edo karaktere bereziren batekin bananduta.

5. Errimak, abestiak.
Zure abesti gustukoenetako baten errimak baditu, horixe erabili zenezake. Gustuko esaldi bat hartu eta zenbait letra zenbaki edo “!” edo “*” bezalako karaktere bereziengatik ordezkatu. Adibidez: zUr3tz4t+il4rg1a… berdina egin dezakezu zure telesail edo pelikula gustukoenen esaldiekin.

6. Hardware gakoak finkatu.
Pasahitz konplexuak gogoratzeko teknika da hardware gakoak deitutakoa. Pasahitzaren zati bat edo berau gogoratzeko hitz gakoak paper zati batean idaztean datza. Metodo honek pasahitza gogoratzen laguntzen du, pasahitza bera ezagutzera eman gabe.

7. Pasahitzen kudeatzailea erabili
Pauso hauek guztiak jarraituta ere, litekeena da pasahitzak gogoratzeko zailtasunak izatea, izan ere, horrenbeste lekuetan erregistratu behar izaten dugu gaur egun! Eskerrak pasahitzen kudeatzaileak existitzen diren. Zerbitzu hauek pasahitzak sortu eta hauek gogoratzen laguntzen dizute. Honela, gogoratu behar duzun pasahitz bakarra pasahitzen kudeatzailearena da! Hona hemen merkatuan dauden pasahitzen kudeatzaile onenetako batzuk:
1. RememBear
2. LastPass
3. Dashlane
4. KeePass
5. Sticky Password